Puigdemont estraditatzeko auzi saioa atzeratu dute

2019ko urriaren 30a
00:00
Entzun
BRUSELA. Carles Puigdemonten defentsaren eskaera onartuz, Generalitateko presidente ohiaren euroaginduari buruzko auzi saioa abenduaren 16ra atzeratu du Bruselako lehen instantziako auzitegiak. Sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita Espainiaratu nahi du Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak.

Bestetik, Kataluniako Parlamentuko Mahaiak tramiterako onartu du autodeterminazioa «modu konkretuan» gauzatzeko CUPek aurkeztutako mozioa. Generalitateak jakinarazi du mossoek azken bi asteetan izandako hamabost jardunbide ikertuko dituela Barne kontseilaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.