Tuadera garaile Afrika Erdiko Errepublikan

Faustin-Archange Tuadera. STR / EFE.
2021eko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
BANGI. Faustin-Archange Tuadera Afrika Erdiko Errepublikako jarduneko presidenteak irabazi ditu herrialdeko hauteskundeak, behin-behineko emaitzen arabera, atzo hauteskunde batzordeak jakinarazi zuenez. Botoen %54 eskuratu zituen, %76tik gorako parte hartzea izan zuten bozetan. Emaitza baieztatuko balitz, Tuaderak agintea berrituko luke bigarren itzulirik gabe, botoen %50eko langa gaindituko lukeelako.

Talde matxinoen mehatxupean egin zituzten hauteskundeak, abenduaren 27an. Talde armatuek bozkalekuen %40 ixtera behartu zuten, eta bozketa eragotzi zuten bi prefeturatan. Oposizioak bozen aurretik egindako eskaria berretsi zuen atzo: hauteskundeak berriz egiteko galdegin zion gobernuari, herritarrek segurtasun baldintza hobeetan bozka dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.