EBZren arabera, suspertze zantzurik ez da ageri euroguneko ekonomian

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europako Parlamentuan egindako agerraldian, baikortasun gutxi erakutsi du Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak. Haren esanetan, azken egunotan iritsitako datuek ez dute suspertze zantzurik ematen, eta, horrenbestez, hazkunde ekonomikoa oso apala izango dela espero du (%1,1 aurten). Draghik defendatu egin ditu irailaren 12ko bileran hartutako erabakiak —zorra erosteko programa berriro abian jarri du—, eta beste behin eskatu die kontuak saneatuak dituzten herrialdeei gastu publikoa handitzeko, hartara eurogune osoko ekonomiari bultzada bat emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.