'Bidegi auzia' dela eta, deklaratzera deituko dute Goia

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
AZPEITIA. Donostiako eta Lazkaoko jarduneko alkateek, Eneko Goiak eta Felix Urkolak (EAJ), Azpeitiko 2. instrukzio epaitegian deklaratuko dute, lekuko gisa, Bidegi auzia dela eta. Hala agindu du Gipuzkoako Lurralde Epaitegiak. Haiekin batera, deklaratzera deituko dituzte Errepideetako zuzendari nagusi ohi Luis Maria Apraiz eta Idom ingeniaritza enpresako kide bat. Herri akusazioak hala eskatu arren, Markel Olano ahaldun nagusiak ez du epaitegira joan beharko.

AP-1eko obren inguruan bi kereila jarri zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bildu agintean zegoela, egin gabeko lanak pagatu zituztelakoan. Auzian, herri akusazio dira Bilduko batzarkide ohi batzuk. Luzatu egin dute ikerketa, konplexutasunagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.