Trumpen aurkako ikerketaren fase publikoa abiatu dute

Ukrainarako enbaxadoreak AEBetako presidentearen presioen berri eman dio ikerketa batzordeari

William Taylor AEBen Ukrainarako enbaxadorea, atzo, Kongresuan. M. R. / EFE.
2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen aurkako ikerketa politikoaren fase publikoa abiatu zuten atzo Alderdi Demokrataren ikertzaileek, Kongresuan. Lehenengoz, testigantzak publikoak izaten ari dira, eta horietan parte hartzen ari dira ordezkari politikoak.

Fase berriaren hasieran, zeresan handia eman zuten William Taylor AEBen Ukrainiarako enbaxadorearen hitzek, adierazi baitzuen Trumpek Ukrainiari eskaini zizkiola ia 400 milioi euro, Joe Biden AEBetako presidenteorde ohia iker zezan. Biden Alderdi Demokratikoaren primarioetan lehiatzen ari da, eta faboritoetako bat da.

Fase publiko horiek bihar amaituko dira, eta orduan ikertzaileek erabaki beharko dute Trumpen aurkako karguak aurkeztu ala ez, atzerriko aktoreak etxeko politikan eragiteko erabili ote dituen. Karguak aurkeztuta, impeachment prozesuarenparterik garrantzitsuena hasiko litzateke, eta Senatuak azken hitza izango luke AEBetako presidentea kargugabetzearen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.