Aske da gose greban zegoen preso palestinarra

2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Maher al-Akhras atzo askatu zuen Israelek. Joan den uztailetik atxiloketa administratibopean zegoen Al-Akhras. Atxiloketa era horrek modua ematen dio Tel Avivi edonor espetxeratzeko, haren aurkako kargurik edo frogarik aurkeztu gabe. Preso palestinarrak, ordea, gose greba hasi zuen preso sartua izan eta gutxira, eta hala jarraitu zuen azaroaren 6ra arte. Egun horretan utzi zuen protesta, Israelgo Gobernuak hitzeman ostean ez zutela haren atxiloaldia luzatuko eta aske utziko zutela.

Al-Akhrasek 103 egun egin ditu gose greban, bere osasun egoera arriskuan jartzeraino. Baina, aldi berean, nazioartearen arreta bereganatu du; izan ere, giza eskubideen aldeko erakundeek urteak daramate atxiloketa administratiboak amaitzeko eskatzen, argudiatuta giza eskubideen aurkakoak direla, ahalbidetzen dutelako edonor hainbat urtez espetxeratzea haren aurkako inolako kargurik aurkeztu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.