Wiebesek irabazi du Tourreko etapa, esprintean

2022ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Sasoi bikainean segitzen du Lorena Wiebesek (DSM). 23 urteko herbeheretarrak bigarren garaipena kateatu zuen atzo aurtengo Tourrean, bosgarren etapan. Lehen etapan bezala, esprintean nagusitu zen Wiebes. Elisa Balsamo (Trek) sailkatu zen bigarren, eta Marianne Vos (Jumbo-Visma) liderra hirugarren. Vosek, zehazki, bost segundoko gainsariari esker, hogei segundora handitu du Silvia Persico (Valcar) bigarrenarekiko duen aldea. Ane Santestebanek (BikeEchange) 90. amaitu zuen.

Txirrindulariek 175 kilometro egin zituzten, Bar le Duc eta Saint Die des Vosgesen artean. Lau ziklistak osatu zuten ihesaldia, baina, espero bezala, tropelak irentsi zuen; hori bai, hiru kilometro falta zirela. Orduan hasi zen benetako sua; esprinterren taldekideek aurrera eraman zituzten liderrak, eta, azken metroetan, Juliette Labousek (DSM) bere taldekide Wiebesi bideratu zion esprinta, hark lana biribildu zezan. Ez zuen huts egin. Txirrindulariek etapa gorabeheratsua izango dute gaur, 128 kilometrokoa.

Bestalde, Wout Van Aert (Jumbo-Visma) ez da ariko bihar Donostiako Klasikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.