Koronabirusa

Eskolei asteon jakinaraziko diete langile kopurua

Eskola bat garbitzen. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aste honetan emango die ikastetxeei datorren ikasturtean izango dituzten giza baliabideen berri. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak zehaztu duenez, proposamen bat izango da, «haiek ere esan dezaten zer helburu dituzten eta nola erabili nahi dituzten». Gainera, irailetik aurrera ere mantendu egingo dituzte 2020-2021eko ikasturterako pandemiagatik jarri zituzten giza baliabide gehigarriak. Esan duenez, «zuhurtziagatik» hartu dute erabakia.

Datorren ikasturtearen nondik norakoak prestatze aldera, eskolek dagoeneko jaso dute protokoloa. Abuztuko azken astean berriz igorriko diete, «Osasun Sailaren irizpideetara, aholkuetara eta printzipioetara» egokituta. Gainera, azaldu dute ikasleak ikasgeletara itzuli aurretik ikastetxeetako zuzendariekin egongo direla, hasiera nola prestatzen ari diren jakiteko. Behin ikasturtea hasita, haiekin kontaktuan jarriko dira berriz ere, «arazorik badago, konpontzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.