Jaurlaritzak eta EEPk bat egin dute euskara sustatzeko

Dobaran eta Kurutxarri. PATXI BELTZAIZ.
2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
BAIONA. Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteek elkar ezagutzeko eta Iparraldean heldueneuskalduntzea sustatzeko 1.930.000 euroko diru zorroa aurkeztu dute Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakari Antton Kurutxarrik eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek. Alde batetik, Kurutxarrik AEK egituratzen laguntzeko duten xedea aipatu du, eta, bestetik, Miren Dobaranek Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko erlazioa sakontzeko proiektua azaldu du, uda honetan lehen aldiz antolatzen dituzten trukaketa Udalekuak aitzineratuz. Uztailaren 12tik 23ra bitartean, bi ateraldi antolatzen dira Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteak topa daitezen. Dioenez, izen emateek izugarrizko arrakasta izan dute, eta, gerorako, Nafarroarekin batera ere garatuko den proiektua izanen dela espero dute.

Aurtengo funtsa 1.930.000 eurokoa da. EEPk 1.530.000 euroko ekarpena egingo du, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, berriz, 400.000koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.