Urkullu: «Itunpekoa ez dago arriskuan»

Iñigo Urkullu. RAUL BOGAJO/ FOKU.
2022ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Hezkuntza ituna hizpide izan zuten atzo Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. PP-C's-eko legebiltzarkide Jose Manuel Gilek egindako galdera bati erantzunez, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ukatu egin zuen akordioarekin itunpekoa desagertu egingo dela: «Itunpeko eskola ez dago arriskuan. Alderantziz, hitzarmen honen bidez, hurrengo hamabi urteetarako finantzaketa bermatuta dago». Hezkuntza ituna adosteko EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EP-IUk egindako ahalegina azpimarratu zuen lehendakariak, eta lau alderdiei eskerrak eman zizkien akordioaren mesedetan «maximalismoak alde batera» uzteagatik. «Akordioari esker, denok irabaziko dugu».

Halaber, PPk euskararen inguruan duen jarrera kritikatu zuen Urkulluk: «D ereduaren alde egiten duten familiak gero eta gehiago dira». Familien erabakien aurkako norabidean joatea egotzi zion PPri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.