Bizilekutik kanpo egiten dute lan hamar landunetik ia seik

Eustaten arabera, Araba da higikortasunik txikiena duen lurraldea: %70ek euren udalerrian egiten dute lan

Berria -

2019ko otsailak 9
GASTEIZ. Lanera joateko autoa, autobusa, trena edo bizikleta hartzea ohikoena da langile gehienentzat. Bai, behintzat, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landunen kasuan; izan ere, Eustaten azken azterketen arabera, pertsona okupatuen %58,6k lan egiten dute bizileku ez duten beste udalerri batean. Guztira, EAEko hamasei urtetik goragoko 531.182 pertsonak egiten dute behar beste udalerri batean.

Interesgarria da lan kontuek eragindako mugikortasunari hainbat ikuspegitatik erreparatzea. Geografiari dagokionez, egunero herriz edo hiriz lekualdatzen diren landunen %52 lurralde bereko beste herri edo hiri batera joaten dira (473.263 pertsona): %4,3 EAEko beste lurralde batera joaten dira (39.408 pertsona); %1,6 beste autonomia erkidego batera (14.736 pertsona); eta %0,4 atzerrira (3.775 pertsona). Ezinezkoa da jakitea zein den euskal lurraldeen arteko benetako mugikortasuna, Eustatek beste autonomia erkidegoen multzoan sartzen baitu Nafarroa, eta atzerriko multzoan, berriz, Ipar Euskal Herria.

Bestalde, emakumeen artean ohikoagoa da bizilekuan bertan behar egitea gizonezkoen artean baino. Emakume okupatuen %45,2k egiten dute lan bizilekuan, eta gizonezkoen %38k.

Lurraldeka, Eustatek Araban erregistratu du lan kontuek eragindako higikortasunik txikiena: hamar pertsona okupatutatik zazpik egiten dute lan bizilekuan bertan. Gipuzkoan, berriz, hamarretik lauk bakarrik egiten dute lan bizilekua, bertan, eta Bizkaian, hamarretik hiruk. Estatistika institutuaren arabera, Gasteizen efektuak eragiten du Araban mugikortasuna hain txikia izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna