FVEMen azken proposamenaren ostean, greba deialdiari eutsi diote sindikatuek

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmena eguneratzeko proposamena berritu du FVEM patronalak, gaur Bilbon egindako bileran. Sindikatuek jorratu nahi dituen arlo guztiak jorratu dituela ziurtatu du FVEMek, eta langileen ordezkariei egotzi die proposamen berririk ez dutela egin, eta haiena entzutera baizik ez direla azaldu. Sindikatuen iritziz, ordea, motz geratu da FVEMen eskaintza, bai soldaten igoerari dagokionez, baita beste arloei dagokienez ere. Horrenbestez, eutsi egin diete hilaren 30etik aurrerako bost greba egunei. Bihar egingo dute beste bilera bat. Larunbatean, milaka langile batu ziren Bilboko kaleetan, metalgintzako lan hitzarmen berria eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.