Europako «eskuin berria» zehazteko saioa Budapesten

Hiru politikariak, atzo. EFE.
2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
BUDAPEST. Victor Orban Hungariako lehen ministroa eta Mateusz Moriawiecki Poloniakoa Italiako Barne ministro ohi eta Lega Nordeko buru Matteo Salvinirekin bildu ziren atzo Budapesten, euren alderdien artekokooperaziorako aukerak aztertzeko eta zehazteko.

Europako Alderdi Popularra talde europarlamentarioa utzi zuen Orbanen Fidesz alderdiak duela bi aste, eta Hungariako lehen ministroa prest agertu zen Lega Nord eta Moriawieckiren Legea eta Justizia alderdiarekin elkarlanean aritzeko. Salvinik aurreratu zuenez, atzokoa Europako «eskuin berria» antolatzeko bilkura izan zen, baina baztertu egin zuen Europako Parlamentuan talde bateratu bat osatzeko aukera aztertzen ari zirenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.