Ikuskizun ederra espero dute etzi Adarragan, sanmateoetako finaletan

Couto, Capellan, Aldai, Arrizabalaga eta Bilyak, atzo, aurkezpenean. MASTER CUP.
2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun
PILOTA. Etzi jokatuko dituzte Emakume Master Cupeko sanmateoetako torneoko finalak, Logroñon (Espainia), Adarragan (11:00). Pilota goxoarekin, Aramendi-Couto eta Bilyak-Saenz ariko dira, eta mistoarekin, Aldai-Erasun eta Arrizabalaga-Capellan. Gizonezkoetan, gaur jakingo da lehen bikote finalista: Altuna III.a-Martija edo Dario-Zabaleta. Ezkurdia-Rezustak 22-16 irabazi zieten atzo Peña II.a-Albisuri, eta aukera dute igandeko finala jokatzeko. Ligaxkako azken partida jokatuko dute bihar Peña II.a-Albisuk eta Jaka-Mariezkurrena II.ak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.