Osasunak aurrera egin du Kopan; Amorebietak, ez

2021eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Gaur 12:00etan zozkatuko dituzte Espainiako Kopako final-hamaseirenak. Euskal Herriko lau talde ariko dira hirugarren kanporaketan. Batetik, bigarren kanporaketa gainditu duten hiru taldeak daude: Reala, Eibar eta Osasuna. Eta, bestetik, Athletic. Talde zuri-gorriak ez ditu jokatu lehenbiziko bi kanporaketak, Espainiako Superkopan ariko baita urtarril erdialdean. Kopako zozketaren sistemaren arabera, aukera baldin badago, Lehen Mailako taldeei koska bat edo bi gutxiagoko aurkariak egokituko zaizkie.

Osasuna izan da sailkatu den azkena. Nafarroako taldeak Deportivo kanporatu zuen atzo: 1-2 irabazi zuen Riazorren. Sufritu egin zuen, galiziarrek sartu baitzuten lehen gola, 23. minutuan, baina Kike Garciaren (45. minutuan) eta Budimirren golek (64.ean) emaitza irauli zuten.

Amorebieta, ordea, lehiatik kanpo geratu zen: 1-2 galdu zuen Urritxen Almeriaren kontra. Sadiqek sartu zuen 0-1ekoa, 24. minutuan, eta Orozkok bana berdindu zuen 56.ean, baina Apphiahk garaipena eman zion Espainiako taldeari 61.ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.