Baliabide gehiago eskatu dituzte migratzaileentzat

Instituzioek «larrialdi egoera honi» berehala erantzuteko exijitu dute Donostiako eta Irungo boluntario taldeek

Migranteak eta harrera sareko kideak, Donostiako protestan. J.C. RUIZ / FOKU.
2018ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Donostia, harrera hiria? Instituzioentzat ez! lelopean, elkarretaratzea egin zuten Donostiako udaletxe atzean atzo. Harrera Sarearen, Antiguako Txantxarreko gaztetxearen eta migratzaileen ordezkariek salatu zuten herritar boluntarioak ari direla ematen «oinarrizko beharrak» Donostiara iristen diren migratzaileei, ez direlako nahikoak instituzioek jarritako baliabideak: «Instituzioak dira, udala, diputazioa eta Eusko Jaurlaritza, larrialdi egoera honi berehalako irtenbide bat eman behar diotenak». Azaldu zuten hamahiru lagunek pasatu zutela gaua Txantxarreka gaztetxean, baina espazio hori ez dagoela «prest egoera horietarako».

Era berean, Irunen (Gipuzkoa) igandean herritarrek egin zuten elkarretaratzean azpimarratu zuten 25 migrantek kalean egin behar izan zutela lo. Izan ere, instituzioek lotarako jarritako egoitzan hiru gau pasatzeko muga dute, eta salatu dute epea igaro duten migratzaileei «sartzea galarazi» dietela «nahiz eta ohe hutsak egon». Leku gehiago eskatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.