Aldekoa ikertzeko eskatu du Cabacas zenaren familiak

2019ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
BILBO. Iñigo Cabacas 2012an Ertzaintzaren pilotakada batez hil zen gaztearen familiak beste sei ertzainen aurkako auzibidea irekitzeko eskatu dio epaileari. Besteak beste, Jorge Aldekoa orain hiru astera arte ertzainburua izandakoa ikertzeko eskatu du defentsak.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak frogatutzat jotako gertakariak hartu ditu oinarrian Jone Goirizelaia Cabacas zenaren sendiaren abokatuak. Joan den azaroan amaitu zen Cabacasen hilketari buruzko epaiketa, eta, ertzain ohi bat bi urteko espetxealdira zigortu bazuten ere, gainontzeko ertzainak absolbitu egin zituzten. Edonola ere, auzitegiak frogatutzat jo zuen «aritzeko molde txarrek» eragin zutela Cabacasen heriotza.

Horregatik, Goirizelaiak eskatu du Ertzaintzako beste sei kide ikertzeko, heriotza delitu bat estali dutelakoan eta arduragabekeria profesionalaz jokatu dutelakoan. Sei ertzain horietatik inor ez zen eseri akusatuen aulkian joan den epaiketan.

Aldekoaz gain, Ugarteko delakoa ikertzeko ere eskatu du Goirizelaiak. Aurrez ere hala eskatu zuen, baina lekuko gisa joan zen deklaratzera aurreko epaiketan. Aldekoak ere hala egin zuen, baina orain hiru aste dimisioa eskatu zuen, epaiak «argi» adierazten zuelako Ertzaintzak ez zuela «zuzen» jokatu Cabacas hil zuten egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.