Zaballakoa ez zela matxinada izan adierazi du Salhaketak

2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Zaballako espetxean (Araba) astelehenean gertatutakoak ez zirela «matxinada» bat izan azaldu du Salhaketa elkarteak. «700ndik gora preso dituen espetxe batean 7-8 presok parte hartu duten istilu bat ez da matxinada bat». Halakotzat jo zuen bere burua espetxeetako funtzionarioen elkarte gisa aurkezten duen sare sozialetako kontu batek. Salhaketak beste behin ohartarazi du horri buruz: «Ez dago argi atzean nor dagoen». Elkarteak salatu du Zaballako zuzendaritzak eragozpenik ez duela kartzelan gertatzen diren arazo batzuei buruz mintzatzeko, eta, aldiz, heriotzei eta tratu txarrei buruzko informazioa «deliberatuki ezkutatzen» duela.

Salhaketaren arabera, istiluak hasi ziren funtzionario batek preso bat lepotik hartu eta immobilizatu zuenean. Gehiegizko bortizkeria erabiltzen ari zela iritzita, beste preso batzuk oldartu zitzaizkion funtzionarioari. Preso horiek zigor ziegetara eraman dituztela-eta, haien egoeraz ohartarazi du elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.