ELAren greba, ituna inpugnatu duten enpresetan

2018ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. ELA eta LAB ez datoz bat EAEko sektore arteko esparru akordioaren inpugnazioari eman beharreko erantzunari buruz. LABek greba orokor bat egitea proposatu du; ELAk, berriz, lanuztea mugatu egin nahi du akordio horren aurka helegitea jarri nahi duten enpresetara. Apirilaren 24rako deitu nahi du, egun horretan aztertuko baitute inpugnazioa auzitegietan. «Enpresek ulertu behar dute lurralde hau haien aurkakoa dela», azaldu zuen Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak, EH Bildurekin bildu ondoren. Koalizioak «erasotzat» jo du inpugnazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.