Ipar Irlandan izandako bi militar ohi, kargurik gabe

2021eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
BELFAST. Ipar Irlandako Fiskaltzak karguak erretiratu zizkien atzo Ipar Irlandako gatazkako istiluekin lotuta eta hiru erailketagatik auzipetuta zeuden bi soldadu britainiar ohiri, F soldadua eta B soldadua gisa ezagutuak, eta ez dute epaiketarik izango. Lehenengoari James Wray eta William McKinney errepublikanoak hil izana egozten zioten, 1972ko urtarrilaren 30ean Derry hirian Bloody Sundayn izandako istiluetan, eta beste bost lagun hiltzen saiatu izana. Beste soldadua, berriz,urte bereko uztailean Derryn izandako istiluetan 15 urteko gazte bat tiroz hil izanagatik zegoen auzipetuta.

Biktimen senideen abokatu Ciaran Shielsek azaldu zuen karguak erretiratzeko fiskaltzak emandako arrazoia zela zigorra emateko aukerarik ez zuela ikusten. Erabaki horrek «sistema judizial britainiarraren» gabeziak agerian uzten dituela salatu zuen Shielsek.

Iragan apirilean, beste auzitegi batek absolbitu egin zituen IRA Irlandako Armada Errepublikanoko kide bat hil izanagatik auzipetutako bi soldadu britainiar, fiskaltzaren prozeduran irregulartasunak izan zirela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.