Trump salatu dute larrialdi nazionala ezartzeagatik

Trump, Etxe Zurian.
Trump, Etxe Zurian. JIM LO SCALZO / EFE

Berria -

2019ko otsailak 20
NEW YORK. Ameriketako Estatu Batuetako hamasei estatuk iragarri dute presidentearen kontrako salaketa jarriko dutela larrialdi nazionala ezartzeagatik. Donald Trumpek ostiralean iragarri zuen neurria, administrazioaren itxiera eragozteko demokratekin adostutako akordioa amaitzen zen egunean. Kongresuan demokratak dira nagusi, eta horiek ez dute babesten hegoaldeko mugan harresi bat eraikitzeko egitasmoa.

Mexikotik «drogen eta kriminalen inbasio bat» gertatzen ari dela esan zuen presidenteak harresirako behar duen dirutza justifikatzeko. Kaliforniako fiskal orokorra izan da aurrenekoa presidentearen kontrako salaketa iragartzen. Orain, hainbat hilabetez luzatuko den prozedura judiziala hasiko da, eta tarte horretan dekretua blokeatuta geratzea espero da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna