Espetxe zigorra eta isuna New York gozo dendari

2021eko martxoaren 2a
00:00
Entzun
BILBO. Bilboko epaitegi batek zigortu egin ditu Bilboko New York gozo dendako bi arduradun, agiririk gabeko bost langileren eskubideak urratu zituztelako. CCOOk eman du epaiaren berri, berak eraman zuelako kasua auzitara. Azaldu duenez, 2017an hasi ziren paperik gabeko langile atzerritarrak kontratatzen —Venezuelako lau emakume eta Txileko bat—; ez zien izenik eman Gizarte Segurantzan, eta ez zituen langile gisa erregistratu. Bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri die, eta isun bat ordaindu beharko dute.

Ez da hori izango New York kafetegiak jaso dezakeen zigor bakarra. Izan ere, Lan Ikuskaritzak bere aldetik proposatu du arduradunek 40.000 euroko isun bat ordaintzea: isuna bera 30.000 eurokoa izango litzateke, eta beste 10.000 euro Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioei dagokie.

Ikuskaria joan zen egunean, lan egiteko baimena ez zuten hiru langile ari ziren beharrean, eta lantaldearen laurden bat baizik ez zegoen Gizarte Segurantzan kotizatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.