Hamar euskal herritar, Munduko Txapelketan

2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Irailaren 23 eta 30 artean jokatuko da Insbrucken (Austria) Munduko Txirrindularitza Txapelketa. Bertan ziurtatuta dute parte hartzea hamar euskal herritarrek. 11. bat ere egongo da, Imanol Erbiti (Movistar) erlojupekoan arituz gero.Gizonezkoetan, errepideko proban, Ion Izagirre (Bahrain), Mikel Nieve (Mitchelton Scott)eta Jonathan Castroviejo zerrendan dira; osatuz gero, Mikel Landa ere (Movistar) irteeran izango da; bestala, Omar Frailek (Astana) ordezkatuko du. Castroviejok erlojupekoan ere hartuko du parte; eta Javier Miguez Espainiako hautatzaileak Erbitiren eta, Marc Solerren eta Jorge Arcasen (Movistar) artean aukeratuko du beste txirrindularia. Emakumezkoetan Ane Santestebanek (Ale Cipollini) eta Eider Merinok hartuko dute parte errepideko proban. 23 urtez azpikoetan Ibai Azurmendi ariko da lehian, eta juniorretan Jon Barrenetxea, Josu Etxeberria eta Amaia Lartitegi.Bestalde, Eider Merinok hirugarren amaitu du Ardecheko itzulian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.