Igualan galdutakoen senideek diote ez direla aski presidentearen promesak

Berria -

2014ko urriak 31
MEXIKO HIRIA. Igualan sei ikasle hil eta beste 43 galdu ziren. Gazteen familiak sei orduz bildu dira Mexikoko presidente Enrique Peña Nietorekin. Ezkor dira: «Haren promesak ez dira nahikoak. Ez dago aurrerapenik topatzen dituzten arte». Bilaketa indartuko eta batzorde bat eratuko dutela hitzeman die presidenteak. Gobernuaren «gaitasun falta» salatu dute sendiek. «Ziur gaude bizirik daudela». Fiskaltzak hiriko alkatea eta haren emaztea jo ditu liskarren egile intelektualtzat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna