Bitci Baskoniak onbidera itzuli nahi du gaur, Munichen

Peters, Istanbulen. ERDEM SAHIN / EFE.
2021eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bitci Baskonia suspertu beharrean da Euroligako lehen zortzikotearen soka ez eteteko. Gasteiztarrak Bayern Munichen kantxan ariko dira gaur, ateak itxita (19:00, DAZN), txapelketako hamaseigarren jardunaldian. Baskoniak aukera ona du bolada txarra atzean utzi eta sentsazio onak berreskuratzeko. Alemaniako taldea, ordea, ez da aurkari samurra. Iaz, Lauko Finalaren atarian geratu zen, Andrea Trinchieriren gidaritzapean.

Neven Spahija entrenatzaileak hiru jokalari garrantzitsu ez ditu jokatzeko moduan izango: Rokas Giedraitisek, Tasa Sedekerskisek eta Arturs Kurucsek ez dute taldearekin bidaiatu, gripeak jota. Hori bai, PCR proban negatibo eman dute. Hala, Simone Fontecchiok eta Vanja Marinkovicek urrats bat aurrera egiteko aukera baliatu nahi dute.

Baskonia hamaseigarren postuan da sailkapenean, bost partida irabazita, eta bi garaipen gehiago ditu Bayern Munichek. Bi taldeek azken bi neurketak galdu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.