Osasuna Bigarren Mailako lider da, behin-behinean

Jagoba Arrasateren taldeak 0-2 hartu du mendean Sporting, Oierren eta Roberto Torresen golei esker

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Osasunak geraezin segitzen du, eta gaurko emaitzen zain, Bigarren Mailako lider jarri da behin-behinean, atzo El Molinonen Sportingi 0-2 irabazi eta gero. Oierrek eta Roberto Torresek sartu zituzten nafarren golak, eta kanpoan ere partida onak egiteko gai direla erakutsi zuten Jagoba Arrasatek zuzentzen dituen jokalariek.

Osasunak 33 urte zaramatzan Sportingen zelaian irabazi gabe, eta atzokoan madarikazio hori apurtu zuen. Asko zuten jokoan bi taldeek. Osasunak behin-behinean lider jartzea, eta Sportingek igoera kanporaketak jokatzeko postuetara gerturatzea. Intentsitate handiz zelairatu ziren, joko zuzena eginez eta aurkariaren baloi irteeran presioa eginez.

Lehen minutuak parekatuak izan ziren. Bainagero Osasuna nagusitzen joan zen, eta hainbat gol aukera izan zituen aurretik jartzeko. 38. minutuan lortu zuen bere helburua. Oierrek erremate ederra egin zuen area erdialdetik, DavidGarciak korner bat atera eta gero. Osasunak 69. minutuan biribildu zuen partida, Roberto Torresek area ertzetik sartutako golarekin. Hortik aurrera ondo zaindu zuen 0-2ko abantaila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.