Hamabi euskal ziklista ziur arituko dira Vueltan

Oscar Rodriguez Muriasekoa. EFE.
2019ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Larunbat honetan hasiko da Espainiako Vuelta, Torrevellan (Herrialde Katalanak), eta, gaur-gaurkoz, ziurra da gutxienez hamabi euskal txirrindularik hartuko dutela parte. Oraingoz, hauek daude baieztatuta: Mikel Nieve (Mitchelton), Ion Izagirre, Gorka Izagirre, Omar Fraile (Astana), Imanol Erbiti (Movistar), Aritz Bagues, Mikel Iturria, Mikel Bizkarra, Oscar Rodriguez (Euskadi-Murias), Victor de la Parte (CCC), Alex Aranburu eta Jon Aberasturi (Caja Rural). Iaz Ion Izagirre izan zen euskal ziklista onena sailkapen nagusian: bederatzigarren egin zuen. Haren atzetik sailkatu zen Mikel Bizkarra, hamazazpigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.