Gizon bat atxilo adingabe bat bortxatzeagatik

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
BAIONA. Frantziako Poliziak 70 urteko gizonezko bat atxilotu zuen abuztuaren 30ean, Limouxen (Okzitania), 6 urteko ume bat bortxatzea leporatuta. Erasoa Donibane Lohizunen (Lapurdi) gertatu zen, abuztuaren 27an. Baionako Fiskaltzak abuztuaren 31n abiatu zuen ikerketa. Salaketaren arabera, 70 urteko osaba zaharrak bortxatu zuen adingabea familiako bilera batean. Epaileak espetxera bidali du, adingabe bat intzestuzko sexu harreman batera behartzea egotzita.

Gasteizen, berriz, gaur hasiko da 2016an hamasei hilabeteko haur bat hil zuen gizonaren aurkako epaiketa. Herri epaimahaiko kideak aukeratu zituzten atzo. Haurra hiltzea eta haren ama hiltzen saiatzea leporatu diote; espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatu dute.

Hondarribian (Gipuzkoa), andre batek eraso matxista bat jasan zuen joan den ostiralean: bikotekideak jo egin zuen Zumardian. Erasoa salatzeko, elkarretaratze bat egin zuten bart iluntzean; Donostian ere bai, hirian asteburuko erasoa salatzeko. Udalak iragarri du segurtasuna indartuko duela Zurriolan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.