Beste zaintza eredu baten aldeko aldarria

Mobilizazioa, Bilbon. M. DEL VALLE / FOKU.
2021eko urriaren 2a
00:00
Entzun
BILBO. Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta, horren harira, mobilizazioak egin zituzten Pentsiodunen Mugimenduak, Babestu elkarteak eta beste hainbat gizarte eragilek deituta. Bilbon, esaterako, Eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen lelopean egin zuten protesta, eta zaintza duina aldarrikatu zuten.

Donostian ere egin ziren mobilizazioak. Asteon harrabotsa sortu dute Donostiako Txara I zahar etxeko ikuskaritzan atzemandako arazoek, eta langileek salatu dute halakoak guztiz ohikoak direla. Gipuzkoako EH Bilduko batzarkide Esti Elduaienek adierazpenak egin zituen atzo, eta egoitzetako arazoak konpontzeko neurriak galdegin zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiari: «Diputazioari bere ardura har dezan eskatzeko garaia da».

Azpimarratu zuen salaketak ikertu behar direla, ikuskaritzak sendotu, eta irregulartasunak agertzen direnean baliabideak eta beharrezko neurriak hartu behar direla, «horrelakorik berriz gerta ez dadin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.