Itxasok espero du aurki eskualdatzea aldirien eskumena
GASTEIZ. Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza negoziatzen ari dira aldirietako trenen eskumena eskualdatzeko, eta hori «datozen asteetan edo hilabeteetan» gertatzea espero du Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak: «Erabateko borondatea dago bi gobernuen aldetik». Radio Euskadin, Itxasok aitortu du espero zutela eskumena arinago transferitzea, baina orain arte mahai gainean izan dituzten agiriek «hobekuntzak, proposamenak eta kontraproposamenak» behar izan dituzte: «Beti gertatzen da».
Usansoloko (Bizkaia) desanexioaz galdetuta, Itxasok gogora ekarri du Espainiako Tokiko Erregimenaren Oinarrien Legea; horren arabera, udalerri berriek gutxienez 5.000 biztanle eduki behar dituzte udalerri gisa eratu ahal izateko.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.