Seme-alaben zaintzaileak kontratatzen lagunduko dute

3 eta 14 urte arteko haurren zaintzaileen kontratazioetan aplikatu ahalko da Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza

2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi du diru laguntzak emango dituela 2020-2021eko ikasturtean 3 eta 14 urte arteko haurren eta nerabeen zaintzaileak kontratatzeko. Hain zuzen, azpimarratu du orain arte 3 urtetik beherako seme-alabak zituztenentzat «antzerako» diru laguntza bat egon dela, baina COVID-19aren ondorioz familiek zailtasun handiagoak dituztela eta, beraz, aurreikusi dutela «salbuespenezko diru laguntza ildo bat» ezartzea. Guztira, hiru milioi euro jarriko dituzte horretarako, eta gobernu kontseiluak bihar onartuko du.

Laguntza horiek jasotzeko, ordea, baldintza batzuk bete behar dira. Diru laguntza jaso nahi duenak, esate baterako, kontratupean izan beharko du langilea, eta dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaindu beharko du. Hain zuzen, etxeko langileak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean daude, baina sistema berezia dute. Enplegatzaileak, beraz, Gizarte Segurantzari ordaintzen dion kopuruaren %100 berreskuratu ahal izango du, baina errentak ere baldintzatuko du. Zehazki, 20.000 eurotik beherako errenta dutenei %100 ordainduko die Jaurlaritzak, eta handiagoa dutenei, %75era arte.

Eskaerak martxoaren 1etik ekainaren 30era bitartean egin beharko dira, baina ikasturte osoa hartuko da kontuan: 2020ko irailaren 1etik irailaren 30era bitartean eginiko kontratazioetan emango dituzte diru laguntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.