Ohartarazpen tiroak egin ditu Hego Koreak

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
SEUL. Errusiako gerra hegazkin batek bere aire espazioa inbaditu zuela argudiatuta, Hego Koreako armadako hegazkinek ehunka ohartarazpen tiro egin zituzten, atzo. Errusiak ondoren adierazi zuenez, ordea, bere armadako eta Txinako armadako hegazkinak patruilatzeko maniobra batzuk egiten ari ziren Japoniako itsasoaren gainean, «ur neutraletan», eta ez zuten Hego Korearen aire espazioa inbaditu. Txinak ere Moskuk emandako bertsioa berretsi zuen.

Japoniak, baina, protesta egin zuen. Taro Kono Atzerri ministroak nabarmendu zuen Errusiako gerra hegazkina Takeshima uhartearen gainean zegoela, «Japoniako lurretan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.