EAEko ekonomia %2,2 hazi da, uste baino gutxiago

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %2,2 hazi zen urteko bigarren hiruhilekoan, uztailean aurreratu baino hamarren bat gutxiago, eta urteko lehen hiruhilekoan bezainbeste. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak eutsi egin dio urte osoko iragarpenari: %2,3.

Hazkunde erritmoa asko moteldu du eraikuntzak (%4,8tik %2,9ra), eta gutxiago zerbitzuek (%2,9tik %2,6ra). Lehen sektorea tasa negatiboetara itzuli da (-%0,1), eta industriak dinamismo pixka bat berreskuratu du, %0,6tik %0,8ra egin baitu gora urte arteko tasan.

Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoan hazi da gehien ekonomia (%2,5), eta, ondoren, Bizkaian (%2,1) eta Araban (%1,8).

Enplegua, berriz, %1,7 ugaritu da azken urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.