Myanmarko junta ASEANetik kanpo gera daiteke

2021eko urriaren 8a
00:00
Entzun
NAYPYIDAW. ASEAN Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Erkidegoak eta Myanmarko junta militarrak bost oinarridun akordio bat sinatu zuten apirilean, herrialde hartara demokrazia itzul dadin. «Aurrerapenik ezak», baina, hainbat estatu kideren haserrea eragin du, eta hura urriaren 26ko goi bileratik kanpo uztearen alde agertu dira aste honetan.

ASEANek izendatutako mandatariak aste hasieran azaldu zuen ez duela Myanmarren sartzeko baimenik, eta esan diotela ezingo duela Aung San Suu Kyi elkarrizketatu. Otsailaren 1eko estatu kolpearen aurretik gobernuan zegoen NLD Demokraziarako Liga Nazionala alderdiko burua da hura. Orain,etxean preso du armadak, eta bost epaiketa ditu zain.

Gauzak hala, Malaysiako Gobernuak atzo adierazi zuen NLDko kideek eratutako «ezkutuko gobernuarekin» elkarrizketak hasteko prest dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.