Hamabost kultur proiektu, Metaren kanpaina berrian

2021eko irailaren 30a
00:00
Entzun
KULTUR POLITIKAK. Seigarren urtez, abian da Meta egitasmoa.Kultur proiektuak diruz laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako mikromezenasgo programa da. Urtero, zenbait proiektu aukeratzen dituzte, finantzaketa kolektiborako kanpainan parte hartzeko. Eta biltzen duten euro bakoitzeko, beste euro bat bideratzen du Kultura Departamentuak. Aurten aurkeztutako 28 proiektuen artetik hamabost hautatu dituzte, eta dagoeneko zabalik dago horiek diruz laguntzeko aukera.

Askotariko proiektuak susta daitezke kanpainarekin; besteak beste, iheslari baten istorioa kontatzen duen film labur bat, amiantoaren atzean ezkutatzen diren errealitateei buruzko dokumental bat, haurrentzako ipuin ilustratu bat nahiz musikaren bidez Mendebaldeko Sahara laguntzeko proiektu bat daude hautatuen zerrendan.

Urteotan, 78 kultur proiektu finantzatu dira Meta egitasmoaren bidez, eta 739.000 euro jarri horietarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.