'Genero identitateak' literatur topaketa egingo dute Mondragon Unibertsitatean

Berria -

2018ko maiatzak 16
LITERATURA. Huhezik literatur topaketa bat antolatu du, Genero identitateak: izateko eta esateko erak izenburupean. Gaur izango da jardunaldia, Eskoriatzako (Gipuzkoa) Zaldibar aretoan, 09:20an hasita. Uxue Alberdik, Miren Amurizak, Dorleta Kortazarrek, Maria Delgadok, Josune Gorostegik, Arantxa Urretabizkaiak eta Txaro Gallegok parte hartuko dute topaketan. Sarrera librea izango da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna