Komisariotzaz hausnartuko du Bilboko Arte Ederren museoak

Uztailaren 1etik 3ra 'Glokala. Artea zaintzea gaur, hemen, orain' ikastaroa egingo du, nazioarteko gonbidatuekin

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
ARTEA. Euskal Herriko artea nazioartean nola zabaldu: horixe da, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren zuzendariaren arabera, euskal arte sistemak gaur egun duen erronka nagusietako bat. Eduardo Txillida eskultorearen esanak bere egin ditu azalpenerako. Ehun urte igaro dira, 1919an, Bilboko museoak Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa jaso zuela. Mugarria izan zen ordukoa, Zugazaren esanetan. «Lokaletik globalera egiteko bokazioa izan zuen ordukoak ere». Bada, gai berari helduz ospatuko dute mendeurrena, eta hiru eguneko ikastaroa antolatu du museoak, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, eta nazioarteko hainbat aditu gonbidatu dituzte. Orotara, 200 lagunentzako lekua izango da, eta ekainaren 25era bitartekoa da izena emateko epea.

Nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute jardunaldietan: askoren artean, Hans Ulrich Obris Londresko Serpentines Galleries museoaren zuzendari artistikoa, Alberto Vidal Louvre museoaren kidea, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendaria, Beatriz Herraez Gasteizko Artium museoaren zuzendaria, eta Madrilgo Prado museoaren garapen digitalaz arduratzen den Javier Pantoja izango dira. «Gaur, hemen eta orain, ikuspegi global eta lokaletik lan egiten dugun erakunde eta agenteen ekosistema ikusgarri egiten saiatuko gara, eta komisariotzarako dauden askotariko formak ere aztertuko ditugu», azaldu du Zugazak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.