LCD Soundsystem eta J Balvin ere, 2022ko BBK Liven

LCD Soundsystem, 2018an. A.G. / EFE.
2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
MUSIKA. Bi urteko geldialdiaren ondoren, datorren urtean egingo dute BBK Live jaialdia, uztailaren 7an, 8an eta 9an. XV. ediziorako izen handiak pilatzen hasiak ziren lehenagotik, eta atzo programazioaren berri eman zuten. LCD Soundsystem izango da protagonista nagusia; taldeak Europako beste jaialdi batean ere ez du parte hartuko datorren urte osoan.J Balvin reggaeton izarrak ere joko du Kobetamendin; munduan entzule gehien dituen musikarietako bat da.

BBK Liven izango dira, bestalde, Stromae belgikarra, zortzi urtez abesti berririk atera gabe egon eta gero; Nathy Peluso, Calambre diskoa aurkezten; Four Tet musikari eta ekoizle eklektikoa; Moderat elektronika hirukotea; Caribou kanadarra; M.I.A. dance musikaria; eta Bomba Estereo fusio talde kolonbiarra, besteak beste.

Azken bi urteetan jo ezin izan duten talde batzuk ere helduko dira: The Killers, Pet Shop Boys eta Placebo, tartean. Baita Euskal Herriko Chill Mafia, Ezpalak, Nogen eta Verde Prato ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.