Koronabirusa

Jaurlaritzak kudeatuko du egoera berria

2020ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. EAJk akordioa lortu zuen atzo iluntzean Espainiako Gobernuarekin, alarma egoeraren osteko «normaltasun berria» Jaurlaritzak kudeatu dezan. EAJk eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioari esker, egoera berriaren kudeaketa autonomia erkidegoen esku geratuko da. Hala, EAJk aldeko botoa emango dio «normaltasun berria» deritzona kudeatzeko dekretuari. Jeltzaleen arabera, akordioarekin «euskal autogobernua» errespetatu egingo da alarma egoera amaitzerakoan, ez da «birzentralizaziorik»egongo eta «ez da esku hartzerik egongo eskumenetan». EAJk dio ituna «koherentea» dela osasun krisian izan duten jarrerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.