Ez dute onartu Servinik Martin Villa galdekatzea

Berria -

2018ko urriak 26
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Maria Servini Argentinako epaileak egindako eskaera: Rodolfo Martin Villa ministro frankistari deklarazioa hartzeko, Espainiara joateko baimena. Besteak beste, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketei buruz hartu nahi dio deklarazioa.

Auzitegi Nazionaleko epaile Jose de la Matak erantzun dio Espainiako legeen arabera delitu horiek iraungita leudekeela, eta 1977ko amnistia legea urratuko lukeela. Nolanahi ere, Serviniri adierazi dio badituela beste bitarteko batzuk Martin Villari deklarazioa hartu nahi badio; besteak beste, Argentinako enbaxadaren bidez har diezaiokeela, edo bideokonferentziaz.

Martin Villari Espainian lekukotasuna hartzen saiatu da orain baino lehen Servini, baina atzera bota dizkiote eskariak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna