Madrilek irteteko baimena eman die bi euskal presori

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
MADRIL. Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak egun batzuetarako irteera baimena eman die Urko Labeaga eta Emilio Salaberria euskal presoei (EPPK). El Diario Vasco-k eman du berria, eta BERRIAk egiaztatu egin du, Presoen Aldeko Batzordearen bidez. Bigarren graduan daude preso horiek, eta, beraz, espetxe araudiak ematen die halako baimena jasotzeko aukera. Etorkizunean indarkeria erabiltzeari uko egin diote, eta esan dute euren jarrera ere lagungarri izan dela ETAren bukaerarako. Eragindako mina aitortu dute. Gobernuan PSOE dagoenetik, EPPK-ko zazpi kidek jaso dute irteteko baimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.