Turkiak bizi osoko kartzela zigorra ezarri dio Kavalari

2022ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
ISTANBUL.2013ko protestetan gobernua «erorarazteko ahalegina» egitea leporatuta, Turkiako auzitegi batek bizi oso kartzela zigorra ezarri dio Osman Kavala oposizioko enpresari eta filantropoari. Behin-behineko espetxealdian zegoen duela lau urte eta erditik. Auzitegi horrek, gainera, 18 urteko zigorra jarri die beste zazpi aktibistari —Turkiako intelektual ezagunak dira zigortuak—, Kavalari egotzitako delitu berarengatik.

Erreakzio soka luzea eragin du herenegun gauean kaleratutako epaiak. AEBetako eta Alemaniako gobernuek, besteak beste, Kavala berehala askatzeko eskatu zioten atzo Turkiari. CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa oposizioko indar nagusiko lider Kemal Kiliçdarogluk salatu zuen Recep Tayyip Erdogan buru duen gobernua «tiranikoa» dela, «amesgaizto bat», eta legea zapaltzen duela oraindik ere.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak eskatu izan du Kavala aske uzteko, argudiatuta ez dagoela arrazoitutako susmorik hura kartzelan edukitzeko. Auzi hori dela eta, Europako Kontseiluak Ankara zigortzeko prozedura hasi zuen abenduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.