Erresuma Batua hauteskundeetara bidean da

2019ko urriaren 24a
00:00
Entzun
LONDRES. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa eta Jeremy Corbyn laboristen buruzagia brexit-aren lege proiektuaren onarpenaren egutegiari buruz eztabaidatzeko elkartu ziren atzo. Biak, ordea, ez ziren ados jarri, eta horrek hauteskunde orokorretara joateko aukerak handitu zituen.

Europako Batasuneko estatu kideek egunotan erabakiko dute hirugarren luzapena onartu ala ez —2020 urtarrilaren 31ra artekoa—; egunotako adierazpenak kontuan hartuta, badirudi baiezkoa emango dutela. Hori jasota, Johnsonek bozetara joateko proposamena egingo luke, eta Corbynek adierazia du baiezkoa emango liokeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.