Binakako partidak gaur, Eibarren eta Zornotzan

2023ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
PILOTA. Egun betea izango da gaurkoa, Binakako Txapelketako partidak jokatuko baitituzte Eibarren (Gipuzkoa) eta Zornotzan (Bizkaia). Arratsaldean, Astelenan, Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu ariko dira Joseba Ezkurdiaren eta Iñigo Bikuñaren aurka. Julen Martija ordezkatuko du Bikuñak, hura eskuko minez baitago. Bi bikoteak berdinduta daude sailkapenean, bi garaipenekin.

Gauean, berriz, Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak Jon Ander Peñaren eta Aimar Morgaetxebarriaren kontra jokatuko dute. Aspekoak bikain ari dira, jokatu dituzten sei partidak irabazi baitituzte. Hiru gutxiago irabazi dituzte Baikokoek; goitik behera egin dute, azken bi partidak galdu baitituzte. Gaur ez da ariko Jon Mariezkurrena, mina baitu eskuin eskuan. Etxeko pilotariak ordezkatuko du: Morgaetxebarriak. 20 urte ditu, eta urte erdi eskas darama profesionaletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.