Euskal, kataluniar, galiziar eta espainiar institutuen elkarlana

Lankidetza ituna sinatu dute Etxepare, Ramon Llull eta Cervantes institutuek eta Consello da Cultura Galegak

Irene Larraza Etxepare institutuko zuzendaria, atzoko bileran. ETXEPARE INSTITUTUA.
2020ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
KULTUR ERAKUNDEAK. Etxepare Euskal Institutuko, Institut Ramon Llulleko, Consello da Cultura Galegako eta Instituto Cervanteseko zuzendariek lau erakundeen arteko lehen lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, bideokonferentzia bidez. Haren bitartez, lankidetza esparru bat ezarri zuten «Espainiako Estatuko berezko kultura eta hizkuntzak sustatzen dituzten ekintza komunetan parte hartzeko, betiere bakoitzak bere jarduera esparruen eta aukeren barruan». Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin. Irene Larraza Etxepare institutuko zuzendariaren hitzetan, «mugarri bat gehiago» da akordioa euskal kulturaren nazioartekotzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.