Terele Pavez aktorea hil da, 78 urterekin

Burutik beherako baten ondorioz zendu da Pavez.
Burutik beherako baten ondorioz zendu da Pavez. JUANJO MARTIN / EFE

Berria -

2017ko abuztuak 12
ZINEMA. Terele Pavez aktorea hil egin da, burutik beherako baten ondorioz, 78 urterekin. Bilbotarra zen jaiotzez, baina Madrilen eman zuen ia bizitza osoa; hango ospitale batean zendu zen, atzo. 1959an egin zuen debuta zineman, 12 urterekin, Luis Garcia Berlangaren Novio a la vista filmarekin. Geroztik, lan ibilbide oparoa izan zuen antzerkian, zineman eta telebistan. Jenio biziko emakumeen rolak egin ohi zituen Pavezek, maiz bigarren mailakoak. Besteak beste, Fortunata y Jacinta (Angelio Fons, 1969), Los santos inocentes (Mario Camus, 1984) eta Celestina (Gerardo Vera, 1996) filmetan parte hartu zuen.

Alex de la Iglesia zinemagilearekin hainbatetan lan egin zuen, batik bat azken urteetan. Sari ugari ere lortu zituen. Taldeko aktore onenaren Goya saria jaso zuen 2014an, Las brujas de Zugarramurdi filmarekin; aktoreak parte hartu zuen azken pelikula ere De la Iglesiarena izan zen: El bar —aurten estreinatu dute—.

Artisten familiakoa zen. Manuel Penella Moreno eta Manuel Penella Raga konpositoreen biloba eta birbiloba zen, baita Enma Penella eta Elisa Montes aktoreen ahizpa ere. Teresa Marta Ruiz Penella zuen berezko izena, eta, ahizpengandik bereizteko, izen artistikoa erabiltzen hasi zen, amaren aldeko amona Emma Silva Pavezi abizena hartuta. Hiruretan gazteena zen, eta film bakarra egin zuten elkarrekin: Julio Collen La cuarta ventana (1963).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna