Anduezak esan du urteko balantzea «positiboa» dela

Andueza, atzo. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
2022ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
BILBO. Urteko balantzea egin zuen atzo Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, Bilbon, eta datorren urterako helburuak finkatu zituen. Haren arabera, urte osoan onartutako «politika sozialistek» pertsonen arazoei erantzun diete. Balantzea, beraz, «positiboa» zela adierazi zuen. Datorren urteari begira, jarrera baikorra eta «itxaropentsua» erakutsi zuen.

Anduezak txalotu egin zuen 2023an garraio publikoen laguntzei eustea, eta EAJren jarrera salatu zuen: «Ustekabeko erresistentzia jarri du; guk, laguntza horiekin, gure trenak, tranbiak, metroak eta autobusak betetzen dituzten langileengan pentsatu dugu». «Ezinbestekotzat» jo zuen fortuna handien zerga Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatzea, eta Hezkuntza Legea ere ekarri zuen hizpidera. «Pozik» daude, testuak sozialisten eskaerak jaso dituelako: «Hezkuntza erreformaren erronka nagusiari erantzuten dio, egungo sistemari falta zaion berdintasunari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.