Erreka Plastics kooperatibak lantegi bat ireki du Txinan

'Joint venture' bat egin dute Txinako enpresa batekin, Zhuhai hiriko fabrikatik hango merkatua hornitzeko

Errekaren lantegi berriaren inaugurazioa, Zhuhai hirian. ERREKA.
2019ko urriaren 24a
00:00
Entzun
ANTZUOLA. Autogintza gehien zabalduta dagoen lurraldeetara hedatzen jarraitzen du Erreka Plastics kooperatibak. Txinako Zhuhai hirian fabrika bat zabaldu berri du, bere produktuekin hornitzeko hango merkatua, munduko handiena. Errekak Antzuolan (Gipuzkoa) du egoitza eta fabrika nagusia, baina lantegiak ditu Queretaron (Mexiko) eta Olomucen (Txekiar Errepublika) ere.

Zhuhai hiriko lantegia joint venture bat da, hau da, beste enpresa batekin batera eraikitako lantegi bat. Plastikozko injekzioaren arloan diharduen Txinako enpresa bat du bazkide Errekak, eta urteetako harremana du harekin. Inauguratu berri duten lantegian makina eta produkzio sistema berriak jarri dituzte, baita kudeaketa eredu aurreratua ere.

Errekak ziurtatu du Txinako fabrikarekin urrats bat egin duela aurrera, autoentzako plastikozko osagaietan «erreferente» bat izateko. Hari esker, Europan eta Amerikan eskaintzen duen kalitate bera eskaini ahal izango du Txinako bezeroentzat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.