EH Bilduk lantalde bat sortu nahi du autogintzaz

2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak autoak erosteko iragarritako Renove planak «ez dauka zentzurik», EH Bilduren iritziz. «Mikro plan bat» dela adierazi zuten atzo Iker Casanova eta Miren Larrion EH Bilduko legebiltzarkideek, «epe motzerako ikuspegiduna eta hauteskundeei begirakoa». Bost milioi euro erabiliko ditu Jaurlaritzak planerako, eta bakarrik 2.500 auto inguru izango dira onuradunak. Laguntza hori motz geratzen da, ezkerreko koalizioaren aburuz, autogintzaren sektorea «sakoneko eraldaketa fase baten atarian» dagoelako. Hori dela eta, legez besteko proposamen bat aurkeztu du legebiltzarrean, hilabeteko epean lantalde txostengile bat martxan jar dadin sektorearen etorkizuna aztertu eta politika publiko sendoak diseinatzeko. Autogintza laguntzeko «politika publiko serio eta estrukturalak» eskatu dizkio EH Bilduk Jaurlaritzari. «Sakoneko egokitzapenak egin behar dira lanpostuak mantentzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.