Giammatteik irabazi ditu Guatemalako hauteskundeak

Laugarrenez aurkeztu den hautagai kontserbadoreak botoen %58 lortu ditu. Parte hartzea txikia izan da (%42)

2019ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
GUATEMALAKO HIRIA. Alejandro Giammattei espetxe zuzendari lanean aritutakoak irabazi zituen Guatemalako presidentetzarako hauteskundeak herenegun. Bozen bigarren itzulia zen, eta hautagai kontserbadoreak botoen %58,1 lortu zituen; hala, garaitu egin zuen Sandra Torres (%41,8). Giammatteik 2020ko urtarrilean hartuko du agintea, Jimmy Morales ordezkatuz.

«Herrialdea eraldatzeko» asmoa duela adierazi izan du Giammatteik. Herrialdeak, dena den, bizkarra eman zien bozei: parte hartzea %42koa izan zen, eta herritarrek ustelkeria dela medio politikan duten fede eskasaren erakusle da zenbaki hori. Irabazlea laugarrenez aurkeztu da presidente izateko; oraingoan, Vamos alderdiarekin. «Ni ez naiz lehen agintaria izango, baizik eta herriaren lehen zerbitzaria», esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.